Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde hauetan zer dago jokoan?
Escrito por jesusmarilarrazabal en Sin categoríaPSOEren gobernu espainolak Espainiako Konstituzio Tribunalaren bidez Kontsulta Legea indargabetu ondoren, honako hau dago jokoan:
Eusko Alkartasunak orain arte egin duen ildo politiko zuzen, sakon eta sendoari eustea eta kemenarekin ildo horretan aurrera egitea. Horixe dago jokoan. Horrela ez bada, Herri hau tunel beltz luze batean sartuko dutelako PNVk eta PSOEk bat eginda, Ardanzaren lehendakaritza garaiko egoera ilunera bueltatuz.
Eusko Alkartasunari botua ematea eskatzen dugunean, hauxe diogu oinarri-oinarrian:
1. Guk jasotako botuak erabakitzaileak izango dira, Legebiltzarrak alde batera edo bestera jo dezan eta, beraz, Gobernua modu batekoa edo bestekoa izan dadin.
2. Guk programa zuzen eta egokia daukagu datozen lau urte hauetarako, herriko jendearen premiei erantzuteko, krisi ekonomiko larrian sartuko garen momentu honetan. Baita krisitik irteteko eta merkatu globalean, ikerketa eta berrikuntza medio, geure ekonomia ondo kokatzeko ere.
3. Gainera hau guztia, kontuan izanda azken urteotan gure parlamentariek egindako lan zorrotza eta etengabea eta, aldi berean, gure ardurapeko gobernu sailetan lortutako emaitza positiboak, eskuak diru publikoaren kudeaketan ezertan ere zikindu gabe.
4. EAk soberanismoaren aldeko apustua berretsi du. Nazio bat gara, subiranotasuna aitortu behar zaigu, erabakitzeko eskubideak autodeterminazio eskubidea positiboki izateko bidea zabaldu behar digu… eta orduan bai: eskubide horren erabilpenean Euskal Estatuaren sorrera defendituko dugu. Defenditu eta lortu.


Entradas (RSS)