Archivo de 15 Enero 2010

Betidanik heriotza zigorraren aurka izan dudan konpromisoa gauzatu behar izan dut gaur, zoritxarrez, Eusko Legebiltzarrean. Eusko Legebiltzarrean, bai, heriotza zigorra ez delako Txinako eta Estatu Batuetako kontua bakarrik. Han bistan dago existitu existitzen dela, legeak horrela jasotzen duelako, eta aplikatzen dutelako. Hemen ere existitu existitzen da. Ezkutuan, baina existitzen da. Espainiar Estatua behintzat horrela izan dadila saiatzen ari da burubelarri.

Juan Jose Rego Vidal donostiarraren egoera dut buruan. 70 urte ditu, ia 15 daramatza preso, gaitz zerebrobaskularra du, arrisku kardiobaskular handia, hipertentsioa, diabete mellitus delakoa, ia ez du ikusten, ia ez du entzuten, azken hilabeteotan bularreko bi angina izan ditu eta pasa den astean kartzelatik ospitalera eraman behar izan zuten, bihotzekoak jota, presaka eta korrika.

Eta Espetxeen Zuzendaritzak, ezetz. Behin eta berriro ukatzen diote Zigor Kodearen 92. artikuluaren aplikazioa, gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten eta hiltzeko arriskuan dauden presoen askatzea aurreikusten duena, alegia. Horixe eskatu dut Legebiltzarrean, legea behar bezala aplika dezatela eta Rego Vidal berehala aske egon dadila, bere egoeran behar duen arreta, medikua zein psikologikoa, jaso ahal izan dezan.

Ez da kontu berria, hala ere, beste preso batzuek ere orain Rego Vidal pairatzen ari dena pairatu eta pairatzen dutelako. Ez al da hori heriotza zigorra? Mendeku goseak inoiz ez luke espetxe politika zuzendu beharko!

Comments No Hay Comentarios »