Pernando Barrena aske da. Dirutza ordaindu eta aske da. Pozten naiz, kartzelan egoteko arrazoirik ez zegoelako. Pozten naiz, bere askatasuna baldintzapean egon arren, erabatekoa izatea nahiago dudalako.
Pozak, ordea, ez du Espainiako Auzitegi Nazionalaren bidegabekeria estali behar, salbuespenezko erakunde horrek demokrazia batean zeharo onartezinak izan beharko luketen baldintzak inposatu dizkiolako Barrenari aske jarraitu ahal izateko. Bilera, manifestazio edo ekitaldi publikoetan parte hartzea eta, oro har, politikan jardutea debekatu dio. Nork esan dezake orain Espainian inor ez dagoela preso politika egiteagatik?

Gogora ekarri behar da, gainera, Pernando Barrena errugabea dela epaile batek kontrakoa ez dioen bitartean. Gaur egun, nik dakidanez, epaitua izan gabe segitzen du. Nola da posible demokrazia batean –benetakoa baldin bada, behintzat– bere eskubide zibil eta politiko guztiak indarrean dituen pertsona bati horrelako debekuak eta baldintzak inposatzea? Espainiar Estatuko justizia sistemaren osasuna neurtzeko neurgailua Auzitegi Nazionala baldin bada, zalantzarik ez dago, bere osasun-egoera kritikoa da, larria zinez. Auzitegi Nazionala eta Justizia kontzeptu kontrajarriak dira, Espainian Pernando Barrenak eta abar luze batek pairatutako bidegabekeriek agerian uzten duten bezala.

6 Respuestas a “Askatasuna Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera”
  1. Pernando Barrena dice:

    Kaixo Jesus Mari:
    Eskerrik asko zure blogean egindako aipamenagatik.
    Ea noiz daukagun aukera kafetxo bat hartu eta elkar ezagutzeko.
    Izan ongi eta laster arte.
    Pernando Barrena

  2. jesusmarilarrazabal dice:

    Mila esker. Bai, kafe beroarekin batera solasaldia izanen dugu. Eutsi goiari.
    jesus mari

  3. Jesus Mari, uste al duzu inoiz lortuko dugula egun hauetan eta hainbeste urtean, hainbeste jendek jasandako torturengatik, tortura horien erantzuleek epaiketa justu bat izan eta egindakoa ordaintzea?

  4. jesusmarilarrazabal dice:

    Egia esan, historia ikusita, zaila da itxaropen horri eustea; nik, dena dela, ez dut itxaropena galdu nahi eta hori horrela izan dadin lanean segitzeko konpromiso osoa dut.

  5. Arratsalde on Jesus Mari: posible ikusten al duzu Euskal Herria Bai edo Nafarroa Bai eratzea 6 lurraldeetan? alderdikeriarik gabe, hegemonismorik gabe ?

    Izan untsa!!

  6. jesusmarilarrazabal dice:

    Kaixo, Iñaxio:
    Posiblea ez ezik, beharrezkoa ere badela uste dut. Ezinbestekoa, esango nuke nik. Independentistok bilgune subiranista sortzeko gai izan behar dugu, bide demokratikoak eta baketsuak bakarrik jorratuz, Euskal Herrian normalizazio politikoa eta bakea lortu eta independentziaren aldeko aurrerapauso eraginkorrak eman ahal izateko. Nik horren alde lanean buru-belarri aritzeko konpromiso osoa dut, ez izan zalantzarik, eta lortu egingo dugula uste dut gainera. Izan untsa zu ere bai!!

Deja una Respuesta