Archivo de la Categoría “HAU DIOTE...HAU DIOGU”


HAU DIOTE

1-2-2009
Pregunta DV: El nacionalismo insiste en introducir la capacidad de decisión en una futura reforma del marco político. ¿Cabe alguna fórmula de integrarlo en un nuevo Estatuto?

Responde Zapatero: Es un concepto viejo. El esquema de decisión propia que tiene la autonomía vasca es amplio. Y como le pasa al Gobierno y al Estado, tenemos algunos campos en los que los márgenes de decisión están delimitados.

HAU DIOGU

Rodríguez Zapaterok ‘politikoki erabakitzeko eskubidea’ ukatu egiten digu Euskal Herriko hiritarroi, hiru lurraldeetan indarrean dagoen Autonomia Estatutuan jasotakoa nahikoa dela esanez. Oso argi dago. Aurrerantzean ez dauka errepikatu beharrik. Kontzeptu ‘zaharra’ omen da. Eta zer ote du Zapaterok kontzeptu zaharren aurka? Zer ote du justizia, askatasun, berdintasun… edo sozialismo bezalako kontzeptu oso zaharren aurka? Gizon honek ez du arreglorik! Gogoan izan, PSE-EEn benetan Zapaterok agintzen baitu.

Comments 1 Comentario »

HAU DIOTE

Urkullu eta enparauek, hilabeteetan gaizki esaka ibili ondoren: Ibarretxe da Ibarretxeren alternatiba bakarra.

HAU DIOGU

Ba, ez! Zulo beltzik ez dago. Ibarretxe botuak irabazteko erabili ondoren, alboratu egingo dute PNV-PSOE gobernu paktua egin ahal izateko, Urkulluk, Ortuzarrek eta Bibaok nahi dutenaren arabera. Orduan ikusiko da zein den Ibarretxeren alternatiba gobernu horren lehendakaritzarako. Zer egiteko? Lau urtean ezer ez eta ondorengo lau urtean Autonomi Estatutu berritu bat, Catalunyan edo Andaluzian egindakoaren pareko. Horixe izango da gaur aipatzen duten ‘Kontzertu Politiko’ berria! Horren aurrean, EAk esfortzu guztia egin behar du autonomismoa gainditu eta soberanismoaren aldeko indarrak biltzeko, giza eskubideen errespetuan eta oinarrizko libertateen gainean, erabakitzeko eskubidea autodeterminazio eskubidean gauza dadin.

Comments No Hay Comentarios »