HAU DIOTE

Urkullu eta enparauek, hilabeteetan gaizki esaka ibili ondoren: Ibarretxe da Ibarretxeren alternatiba bakarra.

HAU DIOGU

Ba, ez! Zulo beltzik ez dago. Ibarretxe botuak irabazteko erabili ondoren, alboratu egingo dute PNV-PSOE gobernu paktua egin ahal izateko, Urkulluk, Ortuzarrek eta Bibaok nahi dutenaren arabera. Orduan ikusiko da zein den Ibarretxeren alternatiba gobernu horren lehendakaritzarako. Zer egiteko? Lau urtean ezer ez eta ondorengo lau urtean Autonomi Estatutu berritu bat, Catalunyan edo Andaluzian egindakoaren pareko. Horixe izango da gaur aipatzen duten ‘Kontzertu Politiko’ berria! Horren aurrean, EAk esfortzu guztia egin behar du autonomismoa gainditu eta soberanismoaren aldeko indarrak biltzeko, giza eskubideen errespetuan eta oinarrizko libertateen gainean, erabakitzeko eskubidea autodeterminazio eskubidean gauza dadin.

Deja una Respuesta