PPC argitaletxeak Jose Antonio Pagola teologo biblikoaren ‘Jesús. Aproximación histórica’ liburua erretiratzeko eskatu die elizbarrutien menpeko liburu-dendei, antza denez, bere edukia Eliza katolikoak ‘irakasten’ duenaren kontrakoa dela leporatzen zaiolako. Ikaragarria da XXI. mendean horrelakoak gertatzea. Inkisizioa itzuli da. Zer izango da hurrengoa? ‘Index librorum prohibitorum’ berriro indarrean jarri eta liburu debekatuen zerrenda argitaratzea? Autore debekatuen zerrenda ere bai? Liburuak sutara botatzea?

Baina zer da hau? Noren eskuetan dago Espainiako Eliza katolikoa? Bistan dago, horrelako gertaerek zalantza izpirik lagatzen ez dutelako. Hierarkiaren sektore atzerakoienek bereganatu dute botere osoa; atzerakoienak dira bai teologikoki, bai ikuspegi moral eta sozialaren aldetik. Eta orain artean Euskal Herrian egon zitekeen ikuspegi aurrerakoia errotik moztu nahi izan dute Roucok eta bera bezalakoek Munilla jauna apezpiku izendatzearekin. Horren emaitzak ikusten ari gara jada. Pagolaren liburuaren gaineko debekua lehenengoa izan da, baina gehiago egongo dira, ziur. Zein ote da hurrengoa?

Portzierto, liburua irakurrita daukat; ederki dakit, beraz, zertaz ari naizen.

Una Respuesta a “Pagolaren liburua. Inkisizioa XXI. mendean”
  1. ‘Nihil obstat’-a jaso eta gero erretiratzen dute liburua. Ez zait egoki iruditzen, gainera lan Teologiko-Historiko bat izanik, azken azterketa metodoekin eraman du aurrera Pagolak. Egungo Elizak izaera prekontziliarra hartzen ari dela uste dut.

Deja una Respuesta