Posts Tagged “Estudios Europeos”

Propuesta de creación CAEE

Propuesta de creación CAEE

1.- Eusko Alkartasunaren Nazio Batzarrak urtarrilaren 31an onartutako hauteskunde programan oinarrituta, atzo Donostian ‘Ikerketa-Berrikuntza-Prestakuntza’ arloei buruz hitz egin nuen medioen aurrean, Gipuzkoa bereziki kontuan hartuz. Ez gabiltza gaizki Gipuzkoan Barne Produktu Gordinaren (BPG) ehuneko 2.05 ematen dugulako
Ikerketa+Garapena+Berrikuntzarako, eta hori gainera egitura on batean
sustraituta, sektore pribatuak garrantzi apartekoa duenez horretan, puntaren puntan dauden enpresa batzuei esker. Enpresa txiki eta ertainek arazo asko dituzte benetan I+G+B garatzeko, batez ere krisi ekonomiko sakonaren garaian. Bistan da, beraz, sektore publikoak ahalegin berezia egin behar duela datozen urteotan hirukote hori beldurrik gabe garatzeko. Zein urrun geratu den 2003an hamabost estatuko Europako Batasunak 2010erako jarritako helburua: BPGren ehuneko 3ra iritsi behar omen zuen I+G+Bri eskainitakoak.

2.- Ikerketa Zentro Aurreratu berriak behar ditugu Gipuzkoan. Ez bakarrik zientzia fisiko-naturalei lotutakoak. Baita arlo biomedikoari lotutakoak ere. Eta, jakina, garaia heldu da zientzia sozio-ekonomiko, organizatibo eta juridiko-politikoei zor zaien garrantzia aitortzeko eta horien inguruan Ikerketa Zentro aurreratuak zabaltzeko, humanitateek eskain dezaketen sostengua barne. Behar dugun berrikuntza ez da teknologikoa soilik, organizatiboa ere bada, salmenten mailakoa ere bai eta, gainera, zerbitzu publiko nahiz pribatu guztietara iristen dena, hasi hezkuntzatik eta segi garraio zerbitzutik, alokairu txikian eskainitako etxebizitzatik, osasun zerbitzutik eta gizarte premia berezietarako zerbitzuetatik (behartsuentzat, ezinduentzat, adinean aurreratukoentzat, etorkinentzat…) Gizarte alor guztiek behar dute berrikuntza, ez merkatuan saltzen diren teknologia produktu bakan batzuk soilik. Ez dugu laga behar gure bizitza merkatu ‘glokalak’ ito dezan.

3.- Prestakuntza nahitaezkoa dugu hezkuntza sistema on batez bidez. Etengabeko prestakuntza ere bai arlo guztietan. Gure gazteek derrigorrezko hezkuntza amaitu eta Batxillergoa edo Lanbide Heziketa egiterakoan gauza izan behar dute euskaraz, gaztelaniaz nahiz frantsesez eta ingelesez ondo hitz egiteko. Gaur oraindik oso urrun gaude hortik, zoritxarrez. Erretorika izugarria dabil bueltaka gure unibertsitateetan bikaintasuna laster lortuko dugula sinestaraziz. Begiratu guk urrats bat aurrera egiten dugunean, Europako unibertsitate onenek hiru urrats egiten dituztela, tartea areagotuz. Erreferentziatzat har ditzagun Europako unibertsitaterik onenak, bihur gaitezen horien lankide… eta ez sinpleki Latinoamerikako unibertsitateen laguntzaile eta gidari.

En este contexto realicé ayer, en nombre de la candidatura de EA por Gipuzkoa a las elecciones al Parlamento Vasco, la propuesta de creación de un Centro Avanzado de Estudios Europeos (CAEE) en Gipuzkoa, hoy inexistente en el País Vasco (lo cual nos lleva, en general, a desconocer las realidades de los países europeos), aprovechando, en primera instancia, las sinergias que pueden ser generadas por las universidades que hoy tienen (y quizá en el futuro inmediato otras también tengan) en Gipuzkoa un Campus provisto de centros de investigaciones y estudios en áreas socio-económicas, empresariales, jurídico-políticas y de humanidades. En segunda instancia el CAEE estaría abierto a colaborar estrechamente con las universidades navarras y con la universidad de Pau y de los Países del Adour, y sobre esa base con las mejores universidades europeas y del resto del mundo. Un buen reto para el Gobierno Vasco, la Diputación Foral y los Ayuntamientos de Gipuzkoa. Eusko Alkartasuna se esforzará todo lo que pueda por conseguirlo.

Comments No Hay Comentarios »